XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrautza barruan egon nintzen garaietatik gauza gutxi gogoratzen dut. Bakar-bakarrik halako batean handik irteteko ikaragarrizko gogoa sortu zitzaidala.

Hasi nintzen kisk-kask, kisk-kask, mokoarekin arrautza-azalari eman eta eman eta halako batean zulotxo bat egitea lortu nuen.

Gero, buruarekin bultza, eta mokoarekin, kosk!, zulo handiagoa egin eta arrautzatik atera nintzen.

Han inguruan ez zegoen inor.

- Txio! -deitu nion nire amari.

Hiru arrautza zeuden nire ondoan.

Kask, kask, jo nuen baten azalean. Han barruan ez zegoen inor.

Kask, kask, bigarrenean, eta han ere inor ez.

Kask, kask, azkenekoan, eta han ere ez.

Bakar-bakarrik sentitu nintzen.

- Txio, txio! -deitu nuen berriz ere, ea norbaitek entzuten zuen nire deia.

Norbait hurbildu zela konturatu nintzen. Zerbait esan zuen:

- Txi... txi... txita bat, andereño. Txi... txi... txi... txita bat!